Zuhaitz Eguna bertan behera utzi du udalak
Larunbatean egitekoa zen arbola landaketa San Telmo inguruan. Data atzeratzea posible izango ote den aztertzen ari da tokiko gobernua.
Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez, larunbaterako (hilak 28) aurreikusita zegoen Zuhaitz Eguna bertan behera geratu da koronabirusak ezarritako alarma egoera eta konfinamendua medio. Data hori atzeratzea posible ote den aztertzen ari da gobernu taldea, krisia igarotzerakoan eta segurtasuna bermatzeko ezintasunak amaitzean.