Irungo kiroldegietako bazkideek ez dute abonurik ordaindu beharko
Koronabirusaren krisia amaitu arte, Artaleku eta Azken Portuko bazkideek ez dute ordainketarik egin beharko.
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, hiriko kiroldegiek ez dituzte hil honetako abonu eta ikastaroak kobratuko. Koronabirusaren krisiarengatik kiroldegiek ateak itxi behar izan dituzte, eta ireki arte, bazkideek ez dute inolako ordainketarik egin beharko.
Artaleku eta Azken Portu kiroldegiak kudeatzen dituen Bidasoa 21 enpresak 11.400 bazkideentzako neurriak hartzeko proposamena helarazi dio udalari. Udaletik positiboki baloratu dute neurria,
Honakoak dira kiroldegiek hartutako neurriak:
- Abonu eta ikastaroen proportziozko kostua itzultzea.
- Instalazioak ireki arte kobratzeari uztea.
- Irekitzerakoan, hil horretan zabalik egongo diren egunen arabera kobratzea.