Hilerria itxi eta ehorzketetan soilik hamar lagun baimenduko direla zehaztu du udalak
Martxoaren 14ko 63/2020 Errege Dekretuari jarraituz hartu du neurria tokiko gobernuak eta larrialdi egoera bukatu arte egongo dela indarrean adierazi du.
Kanposantura iritsi da debekua. Martxoaren 14ko 63/2020 Errege Dekretuak ezarritako aginduei jarraituz hilerria ixteko erabakia hartu du Hondarribiko Udalak, eta soilik ehorzketaren bat dagoenean irekiko duela ohartarazi du. Zentzu horretan, hamar laguneko taldeak onartuko direla lurperatzeak ematen direnean ohartarazi du, beti ere «ezinbestekoak diren neurriak errespetatuz». Larrialdi egoera luzatu bitartean mantenduko da debekua.