Ficobak aldi baterako enplegu erregulazio espediente bat eskatu du
Egungo jarduerak bermatzeko beharrezkoak diren gutxieneko zerbitzuak mantenduko dituzte soilik, alarma egoera amaitu arte.
Ficoba erakustazokak azoken eta ekitaldien egutegia eten du, koronabirusaren krisia dela eta. Egoera horren ondorioz, fundazioak aldi baterako enplegu erregulazio espediente bat eskatu duela jakinarazi dute gaur, egungo jarduerak bermatzeko beharrezkoak diren gutxieneko zerbitzuak mantentzen dituen bitartean.
Etenaldiak Espainiako Gobernuak Covid-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko ezarritako alarma egoera amaitu bitarte iraungo du. «Datozen asteetan egoerak hobera egingo duela espero dugu, eta laster bueltan izango garela Ficobako instalazioek hartu ohi dituzten jarduera anitzak martxan jartzeko», diote Ficobako iturriek.
Bitartean, ekitaldi eta azoka guztien aldaketen berri ematen ari dira, lotura honetan.