Koronabirusari aurre egiteko neurri gehiago proposatu ditu Elkarrekin Podemosek
Konfinamenduak luzerako joko duela jakinik, orainaldian eta etorkizunari begira hartu beharreko zenbati neurri proposatu dituzte.
Koronabirusak eragindako krisiari aurre egiteko proposamen gehiago aurkeztu berri ditu Irungo Elkarrekin Podemos taldeak. Udal gobernuak eragin sozial eta ekonomikoa lehuntzeko hartutako neurriak positiboki baloratu dituzte formazio moreko kideek, baita ere talde guztiek kezkak eta proposamenak bidaltzeko eskainitako kanalak.
Konfinamenduak luzerako joko duela jakinik, orainaldian eta etorkizunari begira hartu beharreko zenbati neurri proposatu dituzte. Hona guztiak:
- Euren negozioa itxi behar izan duten d¡endari eta ostalariei ur eta zakar zergen tasa ez kobratzea.
- Kiroldegietako hilabeteko kuota ez kobratzea.
- Irungo soberakinak (9 milioi euro) laguntza bereziak eta enpresei laguntzeko kreditu aldaketa bat egitea.
- Kultura saileko aurrekontua erabiltzea ekitaldiak telematikoki eskaintzeko.
- Euskara sailak euskarazko doako irakurketa, heziketa, jolas eta arte eszenikoak bultzatu beharko lituzke.
- Filmoteka edota datu baseetara heltzeko abonuak bere gain hartzea.
- Etxez etxeko arreta zerbitzua indartzea.
- Zerbitzu pribatuek eskaintzen dituzten mugak aztertzea.