[Datuekin] Bidasoan, bost koronabirus kasu gehiago (martxoak 22, 20:00)
Irunen gora egin dute kasuek, baina azken egunetako joera baino txikiagoarekin. Hondarribian, berriz, ia bikoiztu egin dira kasuak.
Osasun Sailaren azken datuen arabera (hilaren 22ko 20:00etako zifrak dira), eta 21ekoekin alderaketa eginez, Irunen koronabirus kasu gehiago daude, hiru gehiago zehazki. Hondarribian ere gora egin dute eriek, bi pertsonatan.
- Irun: 33 (+3).
- Hondarribia: 5 (+2).
Bidasoko ospitalean, gaixotasunagatik zazpi pertsona daude ingresatuta. Bestalde, Irungo Caser Residencial Anaka egoitzan dauden bost kidek dute gaixotasuna, eta Hondarribiko Residencial Betharram egoitzan, berriz, beste hiruk dute. Bestalde, Hondarribiko Uliazpi egoitzan sei dira koronabirusa dutenak.
Jarraian dagoen koadroan, kasuen bilakaera herriz herri hilaren 18tik.
Osasun sailaren txosten osoa, beheko estekan: