Koronabirus kasuen datuak Bidasoan (martxoak 19, 20:00)
Osasun Sailak emandako datuen arabera, atzoko (hilak 19) 20:00etan konfirmatutako 16 koronabirus kasu zeuden Bidasoko herrietan.
Osasun Sailak herriz herri koronabirus kasuen berri emateko txostena publiko egiteari ekin dio.
Horren arabera, honakoak dira Bidasoan konfirmatutako kasuak (parentesi artean, hilaren 18ko datuekiko aldea).
- Irun: 15 (+8)
- Hondarribia: 1 (=).
Bidasoko Ospitalean, koronabirusagatik ingresatutako lau pertsona daude. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak beste sei kasu gehiago baieztatu ditu Hondarribiko Uliazpi zentroan.
Osasun Sailaren txosten osoa ikusi nahi baduzue, klikatu beheko estekan: