Zergen ordainketa epea atzeratzea aztertzen ari da udala
Gainontzeko erakunde publikoekin beste neurri mota batzuk hartzea ere lantzen ari direla zabaldu du gobernu taldeak.
Hondarribiko Udala zergen ordainketa epea atzeratzea aztertzen ari dela zabaldu zuen atzo tokiko gobernuak sare sozialetan, eta horretarako egutegi fiskala egokitzea beharrezkoa dela gaineratu zuen. Horrez gain, udalaz haragoko erakunde publikoekin harremanetan daudela beste motako neurri batzuk adosteko ere publiko egin zuen gobernu taldeak.