[Bideoa] Kazerolada Espainiako Erregearen kontra
Salaketa ere egin dute balkoi eta leihoetatik herritarrek; indarkeria matxistak hiltzen jarraitzen duela salatu dute aste honetan bertan, eta atzo berriz, Espainiako Erregearentzat izan zen kazerolada.
Txalo zaparradak eskaintzen ari dira arratsaldero balkoi eta leihoetatik Covid-19aren pandemiak gaixotutakoei arreta eta zaintza egiten ari diren profesionalei. Txaloak, beste sektore asko bezala, —garbiketa, elikagaien salmenta, okinak, elikagaien produkzioa, farmazeutikoak— arduraz ari direlako gizartearekin.
Salaketa ere egin dute balkoi eta leihoetatik herritarrek; indarkeria matxistak hiltzen jarraitzen duela salatu dute aste honetan bertan, eta atzo berriz, Espainiako Erregearentzat izan zen kazerolada. Errege etxearen ustelkeria, monarkia bera arbuiatu zuten atzo hamarnaka eta hamarnaka herritarrek lapiko, zartagin eta eskura zutena kolpatuz. Bideoan, atzo Portuko herritarrek egindako protesta.