Atzoko 20:00etan, zortzi koronabirus kasu Bidasoan
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren gaineko herriz herrikako datuak eman ditu. Bidasoan, atzo iluntzean, zortzi kasu ezagun zeuden.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak txostena egin du, atzoko (asteazkena) 20:00etan Euskal Autonomia Erkidegoan koronabirusa zein eragin izaten ari den zehazteko. Horren arabera, Bidasoko herrietan zortzi kasu ezagun daudela jakinarazi du Osasun. Sailak.
Zortzi horietatik zazpi Irungo kasuak dira, eta bakarra Hondarribikoa. Gainera, Bidasoko Ospitalean gaitzagatik gaixo bat ingresatuta dagoela jakinarazi du Osasun Sailak, betiere, atzoko 20:00etako datuen arabera.
Horiez gain, ETB2 telebista kateko Teleberri albistegian zabaldu dutenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak beste sei kasu gehiago baieztatu ditu Hondarribiko Uliazpi zentroan.