Soraluzen emakume bat hil dutelako, 21:00etan, kazerolada
Soraluzen hil duten emakumea, astebetean hil duten hirugarrena da Euskal Herrian. Etxeetako balkoi eta leihoetatik zarata egitera deitu dute.
Emakume bat hil zuten atzo Soraluzeko etxe batean. Ertzaintzak haren semea atxilotu zuen handik ordu gutxira, ama hil izana leporatuta. Gizonak 33 urte ditu, eta Elorrioko (Bizkaia) udaltzain bat da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, andreak 74 urte zituen.
Azken astean, Euskal Herrian hil duten hirugarren emakumea da.
Horri aurre egiteko, kazerolada egiteko deia zabaldu dute gaurko, 21:00etan. Etxeetako leiho eta balkoietatik zarata egitera deitu dituzte herritarrak.