[Galeria] Kaleak, hutsik
Etxeratze aginduaren hirugarren eguna beteko da gaur, eta hondarribiarrek neurria betetzen ote duten jakiteko, argazki kamera hartu eta kalera atera da HITZA.
Koronabirusak eragindako krisiari aurre egiteko hartutako neurrien artean, gogorrena, etxeratze agindua dela ziurtatuko dute herritarrek ezbairik gabe. Ez ohiko egoeran, ez ohiko neurriak hartu dituzte udalek, aldundiek, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, eta horiek betetzera ere derrigortuak daude Hondarribiko herritarrak.
Hala, etxeratze aginduaren hirugarren egunean herriko kaleak hutsik zeudela konprobatu du HITZAk. Distantziak errespetatu dituzte momentu oro kalean topo egin duten herritar bakanek. Elikagai dendez, estankoez, eta botikez gain, mugimendurik ez zegoela ikus zitekeen herriko kaleetan. Halaber, zenbait prebentzio neurri edo murriztapen hartu dituzte saltoki horietan ere, hala nola, soilik goizez irekitzea, bi atetatik bakarra erabiltzea, edo lurrean markak jartzea distantziak eta pertsonen gehiengo kopurua errespetatuak izan daitezen.
Ondokoa da gaur eguerdiko irudia Hondarribiko kaleetan: