Krisiari aurre egiteko neurri gehiago hartu ditu udalak
TAO makinak desgaitzea, udalaren izapide administratiboen epeak bertan behera uztea, eta komun publikoetara, parkeetara eta hondartzara sarrera debekatzea erabaki du tokiko gobernuak.
Hondarribiko Udalak koronabirusaren krisiari aurre egiteko hartutako ez ohiko neurrien berri emateko hirugarren bandoa argitaratu du gaur eguerdian. Tokiko gobernuak goizean aurreratu duenez, Udaltzaingoa ezik, bertan behera geratu dira udalaren aurrez aurreko arreta zerbitzuak. Horrez gain, ondoko neurriak ere hartzea erabaki dute, besteak beste: komun publiko, parke eta hondartzara sarbidea debekatzea; udalaren izapide administratiboen epeak bertan behera uztea; eta TAO makinak desgaitzea. Alarma egoera indarrean egon bitartean luzatuko dira neurriak.