Irungo CAF lantegia itxi dute, ostegunera arte
Covid-19aren aurrean bertako langileen segurtasuna bermatzeko zailtasunengatik ixtea erabaki dute. Langileek hiru egun horiek errekuperatu egin beharko dituzte.
Irungo CAF lantokia gaur, bihar eta etzi ixtea erabaki dute (baita Beasaingoa ere), Covid-19aren aurrean bertako langileen segurtasuna bermatzeko zailtasunengatik. CAFeko LABen arabera, ostegunera bitarte itxi beharko dute enpresa, eta langileek hiru egun horiek errekuperatu egin beharko dituzte. Telelanez egin ezin diren lan guztiak bertan behera geratu dira. Enpresak jakinarazi duenez, datorren astean egoera berbera mantenduz gero, aldi baterako lan erregulazio espediente bat zabalduko dute, langile batzordearekin adostuta.
Irungo lantegiaren itxierak 1.400 langile ingururi eragingo die.