Bi gazte atxilotu dituzte Irunen, droga trafikoa leporatuta
Bi gazte atxilotu zituen atzo gauean Ertzaintzak Irunen. Kalamu eta haxix kilo bana antzeman diete.
Atzo atxilotu zuen Ertzaintzak gizona. Bi gazte atxilotu zituen atzo gauean (hilak 15) Ertzaintzak Irunen, droga trafikoa leporatuta. Atxiloketa Irungo erdigunean izan zen. Matrikularik gabeko kotxe bat antzeman zituzten bi gazteak eta erregistratu ostean, kalamu eta haxix kilo bana aurkitu zuten. Zehazki, 17 eta 20 urte dituzte atxilotuek. Biak atzo bertan epailearen esku utzi zituzten.

