Aurrez aurreko arreta zerbitzua eten du udalak
Soilik Udaltzaingoak emango die herritarrei aurrez aurreko zerbitzua, gainontzekoak telefonoz, telematikoki edo udal webgunearen bitartez eskainiko dira.
Hondarribiko Udalak aurrez aurreko zerbitzua eten duela jakinarazi du tokiko gobernuak. Udaltzaingoak soilik eskainiko du aurrez aurreko arreta, eta gainontzeko izapide guztiak telefonoz, telematikoki edo udal webgunearen bitartez emango direla zehaztu dute.