Otsailean ere Hondarribiko aireportuko bidaiariak gora
Iazko otsailarekin alderatuta, %10,7 hazi da Hondarribiko garraio azpiegitura erabili dutenen kopurua. Martxoan beheraldia espero da.
2020ko otsailean, 2019koarekin alderatuz, Hondarribiko aireportua erabili dutenen bidaiarien kopurua %10,7 hazi da. 22.271 bidaiarik erabili dute garraio azpiegitura Gipuzkoa utzi, edo bertara etortzeko.
Urtarrila eta otsaila arteko igoera metatua %7,9koa izan da 2019arekin alderatuz (42.334 bidaiari). Hala, urteko bigarren hilabetean 393 hegaldi operazio egin dira (2020an denera 792).
Martxoan, koronabirusaren krisiagatik, litekeena da erabiltzaileen datuak ezkorrak izatea.
Urtean zehar Madril eta Bartzelonarako konexioak ditu Hondarribiak. Uztaila eta iraila bitartean Londresera joateko hegaldiak jasoko ditu.