Koronabirusaren aurrean zenbait neurri hartu ditu udalak
Udal instalazio guztiak ixteaz gain, programatutako ekintza eta ekitaldi guztiak aldi baterako bertan behera gelditu dira.
Irungo Udalak, Eusko Jaurlaritzak ezarritako osasun larrialdiko egoeraren harira, Covid-19-aren aurrean prebenitzeko zenbait neurri hartu berri ditu. Herritarrei arduraz eta zuhurtziaz jokatzeko eta osasun agintariek emandako gomendioak jarraitzeko eskatu du udalak. Honakoak dira hartutako neurriak:
- Oro har, aldi baterako itxita geratzen dira udal titulartasuneko instalazio guztiak.
- Udalak programatutako ekintza eta ekitaldi guztiak aldi baterako etengo dira, nahiz udal instalazioak edo besteak erabili. Era berean, ez dira egingo udal titulartasuneko esparruetan eta bide publikoetan erakundeek edo partikularrek aurreikusitako jarduerak.
- Erakunde, elkarte edo pertsona partikularrek instalazio pribatuetan antolatzen dituzten ekitaldien kasuan, gomendagarria da pertsonak elkartzea saihestea, kutsatzea areagotu egiten baita pertsonen arteko hurbiltasunarekin.
- Aurrez aurreko arretako udal zerbitzuak etenda geratzen dira aldi baterako; arreta telefonikoa edo telematikoa (internet) erabili behar dira, eta azken aukera moduan aurretiko hitzordua hartu.