Ilarak eta apal hutsak supermerkatuetan
Koronabirusaren krisiaren harira, herritarren artean zabaldu da ahalik eta etxerako gai gehien pilatu behar direnaren ustea. Horrek ilarak eragin ditu.
Aurreko egunetan, eta gaur goizean ere bai, supermerkatuetan koronabirusari lotutako psikosia zabaldu da. Herritarrak erruz bildu dira erosketak egitera. Jakiak eta batez ere komuneko papera da erosten ari direnak, azken horiek agortzeraino.
Hainbat tokitan kaosa eragin dute ilara horiek. Psikosia zabalduta dago. Hala ere, erakundeetatik eta supermerkatuetatik jakinarazi dute bermatua dagoela batez ere jakiak erosteko aukera. Hori bai, bezero asko lehen orduan erosketa handiak egitera joaten badira, litekeena da uneoro ez egotea herritarrek behar dituzten gaiak.
Ondokoak, Irungo Mercadona saltokiko irudiak dira, gaur goizekoak. Oarso Bidasoko beste hainbat supermerkatutan antzeko irudiak ematen ari dira. Apalak hustuta, horiek betetzen ari dira beharginak.