Gizon bat atxilotu dute adin txikiko bati sexu erasoa egitea egotzita
33 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak atzo, adin txikiko bati sexu erasoa egitea egotzita.
33 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak atzo, adin txikiko bati sexu erasoa egitea egotzita. Sexu erasoa hilaren 4an izan zen, Irunen. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ficobako topoaren geltokian zegoen adin txikikoa, gizon bat gerturatu eta hitz egiten hasi zitzaion. Besarkatu eta musu ematen saiatu zen eta emakumeak ihes egitea lortu zuen topora sartuta.
Behin barruan, jarrera bera mantendu zuen erasotzaileak, eta ukituak egin zizkion emakumeari.
Irungo Ertzain etxean salaketa jarri zuen emakumeak, eta delituaren ustezko egilea identifikatuta atzo atxilotu zuten sexu erasoa leporatuta.