Arma Plaza fundazioak bertan behera utzi ditu jarduera guztiak
Covid-19 birusaren aurkako neurriekin bat eginez irteerak eta bisitak eteteko erabakia hartu du, gutxienez, hilaren 30a arte.
Arma Plaza fundazioak jakinarazi berri duenez, jarduera guztiak, bisitak eta irteerak, bertan behera uzteko erabaki hartu du, bertakoentzat zein turistentzat ere. Koronabirusak eragindako krisi egoerak eraginda hartu du erabakia fundazioak, eta gutxienez, hilaren bukaerara arte luzatuko duela etenaldia zabaldu du.