Muskizeko eraso matxista gaitzetsi du Bidasoko Asanblada Feministak
18 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Muskizen (Bizkaia), adin gabeko emakume bati sexu eraso bat egitea leporatuta. «Gutako bat ukituz gero, denok ukitzen gaituzte!», diote asanbladatik.
18 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Muskizen (Bizkaia), adin gabeko emakume bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Ertzaintzaren iturrien arabera, astelehenean izan zen sexu erasoa, eta atzo bertan epailaren esku utzi zuten.
Bidasoko Asanblada Feministak gaitzespenik sendoena adierazi du eraso matxistaren aurrean. «Gure babesa helarazi nahi diogu adingabeari, eta mezu handi eta indartsu bat bidali erasotzaileari: gutako bat ukituz gero,
denok ukitzen gaituzte!», diote asanbladako kideek. Era beran, adingabearekiko eta bere familiarekiko erabateko errespetua eskatu dute.