Kasino Zaharra itxi eta adinekoen jarduera guztiak eten ditu udalak
Osasun sailak zabaldutako gomendioei jarraituz, jubilatuen etxeko jarduera guztiak bertan behera uzteko erabakia hartu du alkatetzak.
Covid-19 birusaren zabalpena eteteko helburuarekin, eta Osasun sailak emandako gomendioak jarraituz, Kasino Zaharra Jubilatuen Etxea eta adinekoei zuzendutako jarduera guztiak bertan behera uztea erabaki du udalak. Bando bidez eman du erabakiaren berri Txomin Sagarzazu alkateak.
«Herritarrei, oro har, eta, bereziki, adinekoen kolektiboari, prebentzio neurriak hartzeko eskatzen diegu» adierazi du Sagarzazuk, «Osasun sailaren eta Osakidetzaren gomendioei jarraituz».
Ildo horretan, alkatetzak beharrezkoak diren ebazpenak hartuko dituela ohartarazi du Sagarzazuk, «Covid-19ak eragindako pandemiak osasun publikoan izan dezakeen bilakaeraren arabera, herritarrei horren berri emango zaiela hurrengo bandoen bidez».