Irungo adinekoen lokalak itxiko dituzte bihartik aurrera
Koronabirusari aurre egiteko aldundiak emandako gomendioak jarraituz, hiriko adinekoen lokal eta gizarte zentro guztiak aldi baterako itxiko dituzte.
Ikastetxeak bezalaxe, bihartik (hilak 13) aurrera Irungo adinekoen zentroak ere itxiko dituztela jakinarazi berri du Irungo Udalak, koronabirusari aurre egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako jarraibideak kontuan hartuta. Aldi baterako itxiera izango da, eta oraindik ez dute zehaztu noiz zabalduko dituzten berriz ere.
Zehazki, Luis Marino eta Irasoko gizarte zentroak, eta Belaskoenea, Behobia, San Miguel, Anaka-Puiana, Palmera Montero eta Kateako adinekoen lokalak itxiko dituzte.