Bertan behera gelditu da urpeko zinema jaialdiak antolatutako Txikizikloa
Koronabirusaren aurkako neurriak direla-eta etzi goizean egitekoa zen ikasleentzako zikloa bertan behera uztea erabaki du Real Sociedad fundazioak.
Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren barruan egitekoa zen Txikizikloa bertan behera uztea erabaki du Real Sociedad fundazioak, udalak jakinarazi duenez. Urpeko zinema jaialdiaren antolatzailea da fundazioa, eta Covid-19 birusaren aurkako aholkuei jarraituz hartu du ikastetxeei zuzendutako emanaldiak etetearen erabakia.
Hala eta guztiz ere, arratsalderako iragarritako proiekzioekin aurrera jarraituko dutela informatu du udalak, baita antolatutako bestelako ekitaldiekin ere.