Real Unionen eta Pasaiaren partidak, ateak itxita
Koronabirusari aurre egiteko prebentzio neurria da. Espainiako Futbol Federazioaren barruko lehiei eragingo die, oraingoz, neurriak.
Espainiako Futbol Federazioak jakinarazi du, hark antolatzen dituen lehiaketetako hurrengo bi jardunaldietako partidak ateak itxita jokatu beharko dira, koronabirusagatik. Horrek eragina izango du Real Unionen eta Pasaia KEren gizonen lehen taldeetan, lehena Bigarren B Mailan dagoelako, eta antxotarrak Hirugarren Mailan. Bi liga horiek Espainiako Federazioaren menpe daude.
Hala, igande honetan Real Unionek Gal zelaiko ateak itxita jokatuko du Logroñes taldearen kontra, igandean 17:00etan. Pasaiak, berriz, asteburuan kanpoan jokatuko du (Santurtziren etxean, hori ere ateak itxita), eta martxoaren 22ko asteburuan Jesus Mari Zamora zelaian Durangori egingo dio aurre, zaleen berotasunik gabe.