Irungo Kontserbatorioko 29 ikaslek EIO proba gainditu dute
Euskadiko Ikasleen Orkestraren proba gainditu dute irundarrek. Biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, flauta, oboea, tronpa, tronpeta, tronboia eta perkusio jotzaileak onartu dituzte.
Euskadiko Ikasleen Orkestrak (EIO) urteko probak egin berri ditu, eta gaindituen artean, irundar ugari aurki daitezke. Donostian, Bilbon eta Gasteizen egin dituzte probak, otsailaren 15, 15 eta 29an eta hilaren 1ean. Ehunka ikaslek hartu dute parte, Euskal Herri zein Errioxa eta Kantabriakoak.
Orotara, Irungo Kontserbatorioko 29 ikaslek gainditu dituzte proba guztiak. Rebeca Gonzalez Kontserbatorioko presidente eta era berean udaleko hezkuntza saileko ordezkariak ikasle guztiak zoriondu ditu: «zorionak emaitza honengatik, ikasleei, familiei eta irakasleei. Hiriarentzat harro egoteko modukoa den kalitate eta lan onaren bide honetan jarraitzera animatzen ditut».
Ondorengoak dira saritutako ikasleak (eta instrumentuak):
- Biolina: Jamie Almazan Tife, Saroi Pardavila Herrero, Aitziber Esuain Berridi, Nora Arana Maroto, Naroa Aragon Torres, Aimar Aragon Torres eta Danele Achucarro Olasagasti.
- Biola: Izaro Viloria Ruiz eta Aimar Herrera Hernandez.
- Biolontxeloa: Nora Roldan Matamoros.
- Kontrabaxua: Markel Herrero Rocha, Javier Echepare Portero eta Alvaro Garate Medices.
- Flauta: Naroa Zuazua Aristizabal, Nora Lopetegui Riquero, Naia Berruet Ballester, Anne Galvany Babiano eta Elsa Santamaria Urbano.
- Oboea: Mikel Quilchano Danjou, Estibaliz Zuazua Ruiz de Apodaka, Pablo Muiño Susperregi eta Iker Errazquin Uceda.
- Tronpa: Telmo Izaguirre Goyogana
- Tronpeta : Aiur Sujar Lozano.
- Tronboia: Andoni Dieguez Aristizabal eta Hektor Serrador Abuin.
- Perkusioa: Unai Kortabitarte Berruet, Endika Ruiz Alaña eta Unai Zuazua Ruiz de Apodaka.