Irakurketa errazerako kluba sortu dute CBA liburutegian
Aniztasun funtzionala duten herritarren artean irakurketari bultzada bat emateko sortu dute, berdintasuna eta inklusioa bultzatzeko.
Aniztasun funtzionala duten herritarren artean irakurketari bultzada bat emateko klub berri bat sortu dute Irungo CBA Udal Liburutegian. Berdintasuna eta inklusioa bultzatu nahi dute, liburuen bitartez. Horretarako, 100dik gora liburu egokitu dituzte, eta guztietan testuarekin lotutako irudiak gehitu dituzte, marjinak handitzeaz gain.
Irungo Udalaren eta Goyeneche fundazioaren elkarlanaren fruitu da proiektua. Egitasmoari indar gehiago emateko, asteartero irakurketa kluba bilduko dela jakinarazi du udalak, 15:30ean. Izen emateak bihartik (hilak 11) aurrera egin daitezke, CBAn bertan. Orotara, 10 plaza izango dira.