Eskolarteko txapelketa eta xake jaialdia egin ditu Marlaxkak asteburuan
Hogeita sei gaztetxok parte hartu dute denera antolatutako jardueretan. Danel Laporte jokalaria gailendu zen xake festan, eta Goretti Laporte, lehiaketan.
2020. urteko kimu eta infantil mailako eskolarteko xake txapelketa eta benjaminei eta gaztetxoagoei zuzendutako jaialdia antolatu zituen Marlaxka Xake Klubak larunbaterako, Kasino Zaharrean. 26 lagunek parte hartu zuten denera eta giro «dibertigarrian» igaro zutela saioa onartu dute Marlaxkako kideek. Goretti Laportek lortu zuen lehen postua txapelketan, eta Danel Laportek, jaialdian. Bi jokalariak Talaia ikastetxean ikasten dute.
Lehiaketa eta jaialdiaren ondoren mokadutxoa hartzeko aukera izan zuten parte hartzaileek. Amaitzerakoan, domina eta diploma banaketa egin zuten.
Goio Uriarte xake eskolako arduraduna jardunaldia zuzentzen aritu zen, eta Enrike Oiarzabal nazioarteko arbitroak bestalde, epaile lanak egin zituen Daniel garmendia eta Hodei Herrera laguntzaile zituela.