'Del final del terrorismo a la convivencia' liburua aurkeztuko dute ostiralean, Kultur Etxean
Ramon Rubial fundazioak argitaratuko entsegu bilduma jendaurrean aurkeztuko dute Kepa Aulestia lanaren koordinatzaileak, Eneko Anduezak eta Iñaki Garciak.
Hondarribiko PSE-EEren Udal Taldeak antolatuta, Del final de terrorismo a la convivencia liburua aurkeztuko dute ostiralean, Kultur Etxean (19:00). Entsegu bilduma kolektiboa da Ramon Rubial fundazioak argitaratutako lana, eta Kepa Aulestia izan du koordinatzaile. Harekin batera Eneko Andueza eta Iñaki Garcia egongo dira aurkezpenean eta ondorengo solasaldian.