Loteriaren lehen saria, Irunera
Hondarribia kaleko administrazio bateko makinan txartel bat hartzeagatik, 60.000 euroko saria irabazi du pertsona batek larunbateko zozketan.
Larunbatean egin zen Espainiako Loteriaren lehen sariaren zati bat Irunera etorri da. Hondarribia kaleko Loterias Alambiq establezimenduko makinan hartutako txartel baten jabeak, 60.000 euroko saria jasoko du. 18986 zenbakia zuen txartel horrek.