Hiriko haurren lanak erakusketa batean bildu dituzte
Irungo Haurtxokoetan egindako askotariko lanak ikusteko aukera dago jada Laboral Kutxa aretoan.
Irungo Laboral Kutxa aretoak erakusketa berezi bat jasoko du gaurtik (hilak 9) igandera bitarte (hilak 15). Izan ere, hiriko Haurtxokoetan haurrek egindako lanak ikusgai izango dira bertan, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.
Askotariko lanak izango dira ikusgai: mozorroak, muralak, eskulanak, argazkiak, tailerretan egindako lanak…. Gainera, martxoaren 8aren harira, historiako zenbait emakume esanguratsuren gainean egindako lanak ere ikusgai izango dira erakusketan. «Berdintasuna, parekidetasuna eta errespetua bezalako balioak urte osoan zehar oso presente daude Haurtxokoetan», adierazi dute gazteria sailetik.
Erakusketaren ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera 17:000etatik 19:30tara, larunbatean 110e0tatik 13:30tara eta 17:00etatik 19:30tara eta igandean 11:00etatik 13:30tara.