Herri batzar irekia deitu du Abotsanitzek biharko
Portuan kokatutako udal alderdiaren egoitzan egingo dute bilkura, 19:00etatik aurrera.
Herri batzar irekia egingo du Abotsanitzek bihar asteartearekin, Portuko egoitzan, 19:00etatik aurrera. Jorratuko dituzten gaien artean daude, besteak beste: herriko taldeen informazioa, Berdintasun Plana, Etxe-Bizitza ekimenaren inguruko informazioa zabaltzea, Montai, Kirolzer eta Hondarribia Blues Festival.