Europako Batasunaren jarrera "lotsagarria" salatu dute

Europako erakundeak zein estatuek migratzaileekiko dituzten politikak salatu dituzte eguerdian, San Juan plazan. Baionan, Grezian eta Hungarian gertatutakoak atera ditu kalera.

migratzaileak irun

San Juan plazan egin dute elkarretaratzea.

Hamarnaka lagun elkartu dira Irungo San Juan Harria plazan, Irungo Harrera Sareak deituta. Europako Batasunak zein berau osatzen duten estatuek dituzten migratzaileekiko dituzten politikak salatu dituzte.

Hainbat egoera dira sumintzen dituztenak, baina oraintsu gertatu diren —edo gertatzen ari diren— hiru kasuk aterarazi ditu kalera.

Lehenik, Baionako presondegian otsailaren 26an migrante batek bere buruaz beste egin zuela salatu dute. “Atxilotua izan zen Hendaiako atxikitze zentrotik ihes egitea lortu zuen. EB eta estatu kideek ez dute nahikoa milaka pertsonei laguntza eta babesa ukatzearekin. Haien bizitzak txikitzen dituzte beren politika arrazistekin”, esan dute Harrera Sarekoek.

Grezia eta Hungariako mugetan pilatuta dauden errefuxiatuei gerra deklaratu dietela salatu dute. Bide batez, Zaporeak elkarteko kideei elkartasuna adierazi diete, pasa den astean Lesbosen jasan zuten erasoa dela eta.

Antiarrazismo aktibo eta transnazionala aldarrikatu dute, inoiz baino beharrezkoagoa delakoan. Gainera, guztientzako zirkulazio eta instalazio askatasuna eta jendarte aktibo eta jabetua izatea galdegin dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.