Realeko neskak, ostiraleko Dokuirun saioko protagonistak
Erreginaren Kopa irabazi aurreko bizipenak jasotzen dituen 'Sua-irabazi-arte' dokumentala proiektatuko dute, 20:00etatik aurrera.
Dokuirun ikus-entzunezko zikloaren hirugarren edizioak protagonista bereziak izango ditu: Realeko neskak. Izan ere, ostiraleko (hilak 6) saioan, Sua-irabazi-arte dokumentala proiektatuko dute, 20:00etatik aurrera. Iaz Erreginaren Kopa irabazi aurreko bizipenak jaso dituzte dokumentalean.
Zinemaldiaz gain, pantaila erraldoi batean proiektatuko duten lehen aldia izango dela nabarmendu du Irungo Udaleko kultura sailak. Gaztelaniaz zein euskaraz eskainiko dute proiekzioa, eta sarrera doakoa izango da. Dokumentalaz gain, protagonistak ere bertan izango dira, bertaratutako guztien galderak erantzuteko prest.