Herrialde Katalanetako 2019ko jazz disko onenaren saria jasoko du 'Ibia' lanak
Hondarribia eta Bilbo arteko zuzenekoetan grabatu zuten albuma Migel Zeberiok eta Gorka Benitezek. Bihar jasoko dute saria, Gironan.
Enderrock musika aldizkari espezializatuak banatutako 22. Premis de la Musica Catalanak Ibia albuma 2019ko jazz disko onena izendatu du. Migel Zeberiok eta Gorka Benitezek ekoitzitako lana da Ibia, eta bihar jasoko dute saria, Gironako auditoriumean aurreikusitako ekitaldian. Hondarribia eta Bilbo artean 2011n eskainitako zuzenekoetan grabatu zuten Gorka Benitez Quartet taldeak eta Migel Zeberio Et Incarnatus orkestrako zuzendariak saritutako musika lana.