Supersuckers talde estatubatuarrak disko berria aurkeztuko du bihar Psilocyben
'Play That Rock ‘N’ Roll' diskoa aurkeztuko du taldeak Europako biraren barruan Hondarribiko aretoan finkatutako emanaldian. Zestoatik iritsitako Rodeo taldeak irekiko du musika gaua.
Hitzordu ekidin ezina antolatu dute Psilocybenea aretoan Supersuckers Amerikako Estatu Batuetako (AEB) taldearen eskutik. 2020 European Tour! biraren barruan Play That Rock ‘N’ Roll diskoa aurkeztuko dute Arizonakoak Hondarribiko aretoan, bihar ostiralarekin, 22:00etan. Sarrerak bertan eskuragarri. Haiekin batera Zestoako (Gipuzkoa) Rodeo taldea ariko da hasierako gonbidatu gisa.
30 urte eman dituzte Supersuckers taldeko kideek oholtza gainean, eta ibilbide horretan, 2017an izandako arrakastaren ondoren Psilocybenea aretora itzultzea erabaki dute. Countrya alde batera utzita, haien rock and roll sutsuan Hellacopters, Turbonegro, Gluecifer eta halako taldeen influentzia nabari da.
Rodeo taldeari dagokionez, Kyussen eraginak bultzatuta 2014an hasi ziren stoner doinuak lantzen. 2017ko martxoan argitaratu zuten lehen diskoa eta 40 kontzertutik gora eskaini zituzten. 2018ko abenduan Dilmun izenpeko bigarren disko luzea argitaratu zuten, eta urrian ordea, lau abestiko disko laburra grabatu zuten. Hori ezagutzera ematen ari dira gipuzkoarrak.