2019a urte oparoa izan da Ficoba erakustazokarentzat
55.000 euroko superabita izan du erakustazokak 2019 amaieran. Orotara, 19 azoka eta 234.000 bisitari jaso zituen iaz.
Ficoba erakustazokak 2019 oparoa izan du. Gaur egin dute iazko jardueraren balorazioa, Imanol Lasa Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatuak, Jose Antonio Santano Irungo alkateak eta Elena Casuso alboko gerenteak. Datuei erreparatuta, bigarren urtez jarraian bi miloi euroko fakturazioaren langa gainditu dute. Gainera, negozio bolumena 2,23 milioikoa izan dela ondorioztatu dute.
55.000 euroko superabita izan du erakustazokak 2019 amaieran, eta ingurunean sortutako eragin ekonomikoa 32,3 milioi eurokoa izan da. Orotara, 19 azoka jaso ditu Ficobak 2019an, eta 165 bilera egin dituzte bertan. Ekitaldien atalean 66 jarduera izan dira, eta guztira, 234.000 bisitari jaso ditu.
Era berean, iazko balorazioaz gain, aurten egingo dituzten azokak ere iragarri dituzte. Honakoak dira 2020rako Ficobak jasoko dituen ekitaldiak (dagoeneko baieztatu dituztenak):
- Hilak 28: Translanekin.
- Martxoak 5: Trenbideari buruzko XI Jardunaldia.
- Martxoak 11-12: II. Go Mobility.
- Martxoak 14: Topaki Caritas.
- Martxoak 16-17: Ipardis Aretoa.
- Martxoak 20-22: Euskadi Tattoo Convention.
- Martxoak 28: Pauso-k Musikala.
- Apirilak 2: Krea Azoka.
- Apirilak 4: Katuen Nazioarteko Azoka.
- Maiatzean: Enpleguaren Astea.
- Maiatzak 8: Caravantur.
- Ekainak 24: Betti Gottiren kuadrillen bazkaria.
- Abuztua: Espainiako Txirrindulari Itzuliaren bulego iraunkorra (Irun-Arrate etapa).
- Irailak 19-20: Ibilgailu Elektrikoaren azoka.
- Iraila: Abenturaren Azoka.
- Irailak 30/urriak 1: Uhinak Biltzarra.
- Urriak 9-11: Harri Orri Ar Azoka.
- Urriak 16-18: Tartako panpinaren Azoka.
- Urriak 22: Erromatar Garaiko Portuak Kongresua.
- Azaroak 6-7: Behobia Donostia lasterketaren Azoka.
- Azaroak 13-15: Ficoauto, Okasiozko Ibilgailuen Azoka.
- Azaroak 20-21: Bask’n’ Brew Beerfest.
- Abenduak 26/Urtarrilak 4: Haurren Gabonetako Parkea.