'Tokiko merkataritza kolokan' hitzaldia, Iker Casanovaren eskutik gaur
Iker Casanova Legebiltzarkidearen hitzaldia 19:00etatik aurrera da, Palmera Montero gunean. Edonor joan daiteke, irekia da.
Iker Casanova EH Bilduko Legebiltzarkideak hitzaldia emango du gaur Palmera Monteron. Tokiko merkataritzari eta merkataritza gune handiei buruz hitz egingo du, ‘Tokiko merkatalguneak kolokan izenburuko hitzaldian. 19:00etan hasiko da solasaldia. Irekia da, edonor joan daiteke.
Irungo EH Bilduk antolatu du hizketaldia. Haien esanetan, Bidasoa eskualdeko merkataritza egoera zailean dago: “Irunen, 2011-2018 bitarte, tokiko merkatariza %29,49 jaitsi da, EAEko daturik altuena. Gainera, Zaldunbordako merkataritza gunearen proiektua gauzatzeak ondorio kaltegarriak ekarriko lituzke eskualdeko denda txikientzat”.
Casanovak sakonki landu du merkataritzak EAEn duen egoera, eta azalera handiko merkatalguneak mugatzen dituen Establezimendu Komertzial Handien Lurralde Antolamenduari buruzko legearen sustatzailea izan zen.