Bigarren postua eta bederatzi domina, Santiagotarrakeko ur bizietako kirolarientzat
Galizian izan dira asteburu honetan Santiagotarrakeko ur bizietako sekzioko kirolariak, Mondarizeko Tea ibaian zehazki. Espainiako lehenengo Kopa jokatu dute bertan.
Galizian izan dira asteburu honetan Santiagotarrakeko ur bizietako sekzioko kirolariak, Mondarizeko Tea ibaian zehazki. Espainiako lehenengo Kopa jokatu dute bertan taldeko arraunlariek, emaitza oso onekin gainera. Taldekako bigarren postuaz gain, bederatzi domina eskuratu dituzte: urrezko bi, zilarrezko hiru eta brontzezko lau.
Larunbateko proban, C2 misto juniorrean gailendu ziren, Maialen Olaso eta Martin Arruabarrena (lehenengo saria), Aitor Iriondo eta Izar Garcia (bigarren saria) eta Hiart Gaztelumendi eta Haritz Azanzaren (hirugarren saria) podium hirukoitzaren ostean.
K1 kategoriako beteranoak ere ez dira podiumetik jaitsi asteburu osoan. Urko Zabaletak lehenengo eta bigarren postuak lortu ditu, eta Xabier Manterolak berriz, brontzezko domina eskuratu du. Igandean aldiz, taldeko kanoisten txanda izan zen, eta Oier eta Martin Arruabarrenak zilarrezko eta brontzezko domina bana irabazi dituzte C1 kategorian.
Hurrengo hitzordu garrantzitsua Ander Elosegi, Klara Olazabal, Joan Crespo eta Telmo Olazabalek dute, Australiako Openean. Bestalde, asteburu honetan Euskadiko bigarren Kopa jokatuko dute Bidasoa ibaian.