San Miguelen kirol gune «moderno eta berritzailea» egitea proposatu du EAJk
Estalitako zonaldea izango duen eko-parke osasungarria bat proposatu dute, ingurumenarekiko errespetuzkoa.
Irungo EAJ taldeak prentsaurrekoa egin du gaur, Xabier Iridoy bozeramaile eta Josu Iguiñizek zinegotziak zehazki. Kirolaz aritu dira gaurko agerraldian, zehazki Irungo kirol instalazioen egoeraz. Udal gobernuari leporatu diote herritarren eskaerei erantzun gabe jarraitzea: «hiriak ez ditu kirol instalazio nahikoak eta egokiak. Bi kiroldegi 62.000 biztanlerentzat. Eskaintza eskasa eta pobrea, irundarrei egunero zuzenean eragiten diona».
Horregatik, 15.000 biztanleko, 2.500 lagun ingururentzako edukiera izango duen kiroldegi bat izatea gomendatu dute jeltzaleek, kirol arloko kirol teknikariaren azterlanak ikertu ostean. Hirugarren kirol instalazio bat egitea proposatu du Iridoyk, «modernoa eta berritzailea». Estalitako zonaldea izango duen eko-parke osasungarria bat da proposatutakoa, ingurumenarekiko errespetuzkoa. Hiriaren mendebaldean kokatuko litzateke EAJk proposatutako instalazioa, San Miguel auzoan zehazki.
Era berean, kirol instalazioetan gizarte jarduerak ere integratzearen aldeko apustua egin dute jeltzaleek, «ikastaroren batean seme-alabak dituzten gurasoak bateratzeko kostu ekonomikorik gabeko kirola praktikatzeko aretoa edota liburutegi bat», esan du Iridoyk.