Martxoaren 25era atzeratu dute Iratxe Sorzabalen kontrako auzi saioa
Fiskaltzak auzi saioa atzeratzea erabaki du, irundarraren defentsak aurkeztutako dokumentazioa denborarekin ikertu ahal izateko.
Gaur arratsaldean epaitu behar zuten Iratxe Sorzabal euskal preso irundarra Parisko Dei Auzitegian, haren aurka Espainiako Auzitegi Nazionalak aurkeztutako laugarren euroagindua zehazki. Bada, fiskaltzak auzi saioa martxoaren 25era atzeratzea erabaki du, irundarraren defentsak aurkeztutako dokumentazioa denborarekin ikertu ahal izateko.
Atzo bizilagun eta lagunek babesa adierazi zioten Irunen, Jenaro Etxeandia plazan egindako elkarretaratzearekin.