Lanak egin dituzte Nestor Basterretxea kalean
Lanak kale horretako errepidean mailaz igota zegoen zatia leuntzeko izan dira. Hondarribiko Udalak 7.100 euroko inbertsioa egin du.
Hondarribiko Udaleko Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi Gonzalo Carrionek jakinarazi du lanak egin dituztela Nestor Basterretxea kalean. Zehazki, errepide zati batean: mailaz igota zegoen zati bati altuera kendu diote, “erabiltzaileen erosotasuna bilatzeko eta irisgarritasunean laguntzeko”.
Carrionek adierazi du zenbait bizilagunen eskariari erantzuteko egin dituztela lanak. 7.100 euroko aurrekontua izan dute.