Hip-hop kulturak Zabaltza plaza hartuko du
Martxoaren 7an (larunbata da) Hip-Hop Eguna egingo dute Irunen. Egun osoko egitaraua antolatu dute, denetarik: tailerrak, ikuskizunak, kontzertuak...
Martxoaren 7an Irun hip-hop kulturaren agertoki nagusia izango da. Izan ere, abenduko hutsunearen ostean (eguraldi txarragatik bertan behera geratu zen), rap, breakdance, parkour, grafiti eta bestelako modalitateez gozatzeko aukera izango dute hiriko gazte eta ez hain gazteek. Zabaltza plaza izango da agertoki nagusia.
Izen emateak, lotura honetan egin daitezke, hilaren 7ra bitarte (tailerrak hasi baino 15 minutu lehenago). Honakoa da egitarau osoa:
- 12:00-14:00: Graffiti tailerra Kero graffitilari eta muralistaren eskutik.
- 13:00-14:00: Beatbox tailerra Orodreth beatboxerraren eskutik.
- 16:00-18:00: Parkour tailerra, ADD Lotzen elkartearen eskutik.
- 16:00-16:55: DJ tailerra, Rasy Simone DJ bizkaitarraren eskutik.
- 17:00-17:55: Brakdance tailerra, Crazy Hospital taldearen eskutik.
- 18:00-18:55: Shintoma rap abeslariaren kontzertua.
- 19:15-20:00: Vittersweet abeslari eta letristaren kontzertua (soul, reggae eta pop bezalako generoak lantzen ditu).
- 20:05-20:20: Beatbox eta breakdance ikuskizunak.
- 20:30-21:30: Sara Socas eta Erika 2Santos inprobisatziale ezagunen ikuskizuna, DJ Cot-en laguntzarekin.