'Che América' ikuskizuna taularatuko dute etzi Itsas Etxean
Argentinako Agrupación Musical Iónico taldeak Latinoamerikako doinu eta erritmo ezberdinen ibilbidea errepasatuko du ostiralerako finkatutako emanaldian.
Agrupación Musical Iónico talde argentinarrak Che América izenpeko emanaldia taularatuko du etzi ostiralarekin, Itsas Etxea auditoriumean (20:00). Latinoamerikako erritmoen errepasoa eskaintzen du ikuskizunak, Argentina, Uruguay, Brasil, Peru, Mexiko edota Kubako abesti edo pieza ezagunenak gogora ekarriz.
Renata Marchessik, Andres Amadek , Claudio Apo Menesesek eta Pablo Ferrarok osatzen dute Argentinatik iritsitako laukotea. Sarrerak lau euroan daude salgai ohiko lekuetan.