Xakib Laxgar errenteriarra eta Maialen Muñoz, Irungo Maratoi Erdian garaile
Xakib Laxgar errenteriarrak Irungo Maratoi Erdiko marka hautsi egin du. Inoizko parte hartze handiena izan da BATen lasterketan.
Partaideen errekorrarekin (1.102 orotara) igandean egin zen Irungo Maratoi Erdiaren hirugarren edizioa. Hamar kilometroko lasterketa ere zuen barruan lehiak. Bertan Xakib Laxgar errenteriarra eta Maialen Muñoz (Ibarra) izan ziren garaile. Laxgarrek, gainera, probaren marka hautsi egin zuen. Bidasoa Atletismo Taldeko (BAT) antolatzaileek eskerrak eman dizkiete parte hartzaileei, baina probaren antolakuntzan lagundu dute erakunde, enpresa eta boluntarioei ere.
Maratoi erdian, emakumeetan bigarren Claudia Behobide hondarribiarra izan zen, Elene Alberdi azpeitiarraren aurretik. Gizonetan, etxeko bat bigarren, Jose Gomez de Arriba alegia, eta hirugarren Jon Elkano errenteriarrak.
Izena emandakoak, 538 izan ziren maratoi erdian eta 564 hamar kilometroko lasterketan. Gehienak gipuzkoarrak ziren (%77), eta herrialdeko herrien artean irundarrak nagusi (%36). Hala, antolakuntzatik baloratu dute gorantz doan lehia dela Irungoa, korrikalarien artean babes handiagoa duela urtetik urtera.
Honakoak, maratoi erdiko eta 10 kilometroko lasterketen ohorezko postuak. Sailkapen osoa ikustekoa joan Kirolprobak plataformaren webgunera. Bestalde, BATek hainbat argazki galeria egin ditu. Horietara sarbidea hemendik.
Maratoi erdia, emakumeetan lehen hamarrak.
- 1. Maialen Muñoz Lope (Ibarra) 1.25.08
- 2. Claudia Behobide (Hondarribia) 1.27.56
- 3. Ane Alberdi Aramendi (Azpeitia) 1.29.32
- 4. Hoki Guerrero Moriana (Hernani) 1.31.31
- 5. Aitziber Martin Nicolas (Hernani) 1.31.31
- 6. Elsa Ramos Mateos (Gasteiz) 1.34.47
- 7. Ana Cruz Ouarzabal (Pasaia) 1.35.43
- 8. Josune Vilumbrales Bueno (Irun) 1.37.40
- 9. Agider Txurruka (Elgeta) 1.37.53
- 10. Monica Telletxea Prieto (Irun) 1.38.52
Maratoi erdia, gizonetan lehen hamarrak
- 1. Xakib Laxgar (Errenteria-Orereta) 1.09.14
- 2. Jose Antonio Gomez de Arriba (Irun) 1.11.02
- 3. Jon Elkano Erriondo (Errenteria-Orereta) 1.15.59
- 4. Javier Urbano Juanes (Irun) 1.16.18
- 5. Javier Garcia Arnedo (Irun) 1.16.21
- 6. Jose Mari Viniegra Perez (Irun) 1.16.37
- 7. Iban Iriarte Argaia (Ibarra) 1.16.45
- 8. Gorka Bizkarra Etxegibel (Mañaria) 1.17.39
- 9. Harkaitz Zubillaga Santamaria (Saldias) 1.18.03
- 10. Eder Rodriguez Legarreta (Galdakao) 1.18.19
10 kilometroko lasterketa, emakumeetan lehen bostak
- 1. Sandra Martinez (Gasteiz) 41.27
- 2. Izadi Azkonobieta Etxabe (Urnieta) 42.11
- 3. Idoia Nogales Alberdi (Deba) 42.20
- 4. Maialen Aldazabal Etxebeste (Donostia) 43.33
- 5. Josune Lizeaga Alonso (Lasarte-Oria) 44.29
10 kilometroko lasterketa, gizonetan lehen bostak
- 1. Hossain Kaanache Amghiraf (Orio) 33.23
- 2. Raul Gomez Margallo (Lasarte-Oria) 33.34
- 3. Unai Ibarra Gallardo (Arrasate) 33.56
- 4. Iñaki Gerika Juan (Usurbil) 34.14
- 5. Imanol Peso Arzadun (Irun) 34.26