Endika Diez mahai tenis jokalariari harrera egingo dio Irungo Udalak
Endika Diez Espainiako txapeldun izan zen bakarkako lehian, Granadan egin zen txapelketan. Harrera asteartean da, 18:30ean.
Endika Diez Irungo Leka Enea mahai tenis taldeko jokalaria Espainiako txapeldun izan zen Granadan, urtarrilaren 28tik otsailaren 1era jokatu zen Espainiako Txapelketan. Lehia horretan txapela lortu duen lehen euskal herritarra izan da. Horregatik, Irungo Udalak harrera egingo dio bihar (asteartea), 18:30ean udaletxean.
Txapelketa horren barruan, taldeka, Espainiako Kopa izan zen jokoan. Hirugarren izan zen emakumeen Leka Enea, eta bosgarren gizonen taldea.