Batzarra egingo du EH Bilduk etzi
Hondarribia eta udala izango da koalizio abertzaleak jorratuko duen gaia. 19:00etan finkatu dute hitzordua, Muaran.
Hondarribiko EH Bilduk etziko herri batzarrean parte hartzera deitu ditu herritarrak. Hondarribia eta udala izango dituzte hizpide koalizioko kideek etzi, Muaran, 19:00etatik aurrera finkatutako solasaldian.