Zazpi urteko espetxe zigorra ezarri diote gizon bati, sexu abusua egitea egotzita
2018ko sanmartzial jaietan izan zen eraso matxista, emakumea inkontziente zegoen bitartean.
EFE agentziaren arabera, zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diote gizon bati, 2018an Irunen egindako sexu abusu batengatik. San Martzial jaietan izan zen eraso matxista, emakumea inkontziente zegoen bitartean.
Sententziaren arabera, espetxe zigorraz gain, gizonari debekatu diote biktimarengana hurbiltzea eta harekin kontaktatzea datozen hamar urteetan. Espetxetik atera ondoren, sei urteko zaintzapeko askatasuna ezarri diote, eta biktimari 6.000 euroko kalte-ordaina eman behar dio.