Bihartik aurrera sanmartzialetan oholtzara igoko diren taldeak aukeratu daitezke
Aurten ere irundarrek erabakiko dute jaietako musika egitaraua. Udalak proposatutako 32 taldeen artean bozkatu daiteke, martxoaren 1era bitarte.
Irungo Udaleko Kultura sailak jakinarazi berri duenez, bihartik (hilak 15) aurrera aurtengo sanmartzialetan oholtza gainera igoko diren taldeak aukeratu daitezke. Egun bakoitzeko talde ugari proposatu ditu udalak, 32 guztira.
Ekainaren 23an oholtza gainera talde euskaldun bat igoko da. Ondorengoen artean bozkatu beharko dute irundarrek: Zea Mays, Willis Drummond, Modus Operandi, Zetak eta Esne Beltza. Ekainaren 27an aldiz, talde ezagunen bertsioek hartuko dute Urdanibia plaza. Remember live tribute to Madonna (Madonna), Showbeat (The Bealtles), Rolling Stones tribute (The Rolling Stones),Bond Scott revival show (AC/DC) eta Elton Song (Elton John) dira hautagaiak. Ekainaren 28an Espainiako Estatu mailako talde batek joko du Irunen, eta ondorengoak proposatu ditu udalak: Blas Canto, Lola Indigo, Mala Rodriguez, Fangoria eta Sidonie. Amaitzeko, kontzertu nagusien aurretik jotzeko aukera dutenak hauek dira: Lanbroa, Korkut,Los diagnosticos, Sonderue, Artefacto, Olimpia, Morgue,Smokey Brew, Calle Beat,Esbozo,Killgrave, Hitboyz eta The Blac Diamond.
Botoa eman ahal izateko, Irun erroldatua egotea, gutxienez 16 urte izatea eta NAN-a aurkeztea beharrezkoa izango da. Lotura honetan, bihartik (hilak 15) martxoaren 1era bitarte egin daiteke.